XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Memento honetan ez baitut xuxen ikusten non dabilan gure antzerkia.

Aitortuko dizuet.

Ni, klasikoetan bainaiz doi bat, hola hazi gintuzten.

Orai, uste dut piska bat aztoratuak direla gure antzerkilariak.

Kalitate izigarriak badituzte dudarik ez, baina Irigoien, segizak hor !

SAIOA

Saioa ere hor dugu baina, iduritzen zait Irigarairi erran diodana behar lukeela bere euskara lantu piska bat gehixago.

Zaila da irakurtzea, baina husten du gaia, kuraia behar baita gaurko egunean, gogoan denaren idazteko.

Tabuak baitira: zenbat gai ez da gure Euskal Herri saindu honetan aipatu ere behar ez denik.

Eta Irigaraiek badu ausartzia aipatzeko.

Baditugu bestalde Xipri Arbelbidek, Emilio Lopez-Adan, Anuntxik egin lanak edo beste burutik J.B. Etxeberri.

Manex Goienetxek ere artetan.

Erran behar banio, gauza batzu hala ere euskaraz eman behar genituzkeenak badirela.

Zeren horrek ere kezkatzen nau: hain zuzen, gure Literaturaren ahulezia handiena hor da: ez baitugu erabiltzen euskara gure tekniketan.

Lehen gure Laborantzako Liburuak bagenituen.

Laneko tresnak euskaraz nahi nituzke, orai ere.

Literaturaren, Euskal Herriaren Historia bat, lehentasuna emanez gazteen heineko liburu tresnei.

Hegoaldean ari dira bainan zenbait badira gurekin prest direnak artzeko lanean.

Eman dezagun Klasikoak sailean.

Hartu baitituzte ehun autore, euskaraz emaiteko, Beñat Oihartzabali eskatu diote Contrat Socialaren euskaratzea eta nihauri, latinetik euskaratzea Utopia.

Orai agertuko da Vitoriaren De Indis, nihaurk itzulia.

Badira bestalde autore batzu, Gil Bera nafarra edo Durangoko Berrizbeitia olerkaria gure euskalkietarik hurbil dabiltzanak.

Irakur bedi Zoperna jenerala.

Ikusiko dugu ez dela eten ez Hegoaldean ere Iparraldeko haria.